jueves, 12 de noviembre de 2009

martes, 10 de noviembre de 2009

EUSKAL HERRIKO POTTOKA




Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milaka urteetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzean geratzen da. Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak aipatzen du pottoka bere lanetan, eta zera dio: Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan sartu gabe. Askotan pottokak harrapatzeko beraien jabeek benetako "ehizaldiak" antolatu behar izaten zituzten.

martes, 3 de noviembre de 2009

GEBARA GAZTELUA

Gebara gaztelua Euskal Herriko Araba herrialdean dagoen Gebara herrian kokatzen da, era berean Gebara herria Barrundia udalerriaren barnean dagoelarik. Gebara gaztelua Zadorra ibaiaren alboko muino batean kokatzen da eta Gasteiz hiriburutik 15 kilometrotara dago.

Gotorleku hau antzineko Gebaratarren egoitza izan zen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere. Lehen Gerra Karlistan zehar, 1839ko azaroaren 30an arratsaldeko ordu biak aldera 288 arroba bolboraz eraitsi egin zuten.

[aldatu] Kanpo loturak


ITURBE HAUNDI BASERRIA

Iturbe Haundi Antzuolan dagoen baserria da, Lizarraga auzoko goialdean, erdi-mailako aldapan kokatua.

2006ko urtarrilaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Eduki-taula

[ezkutatu]

[aldatu] Ezaugarriak

Oinplano laukiko eraikina da, 25 m x 25 m, eta bi isurkiko zurezko estalkia du. Bizkarra, Hego-mendebaldeko fatxada nagusiarekiko elkarzuta du. Bi solairu eta ganbara ditu.

Fatxada nagusiaren beheko solairua harri-hormaz egina dago, eta ia erdian erdi puntuko bi arku dobelatu ditu. Lehen solairuan, zentratua ez dagoen armarri bat dago, eta bi aldeetara balkoi karelatua, leiho bat eta argizulo bat ditu harlanduz inguratuak. Bizkarra, pinoiaren erdian dagoen harlanduzko zutabe laukizuzen batek eusten du. Pinoi horren bi aldeetara irekita dago. Ipar-mendebaldeko fatxada ia osorik harlanduxka gotikoz egina dago, fatxada nagusiaren ondoan dagoen zati txiki bat izan ezik; zati hau harri-hormazkoa da. Fatxada horretan hiru gezileiho daude. Hego-ekialdeko fatxadaren zati bat harlanduxka gotikoz egina dago, eta beste bat harri-hormaz. Bertan, beheko solairuan, harlanduz inguratutako sei leiho-bao daude. Lehen solairuko eta ganbarako teilatupean zenbait leiho-bao daude. Ipar-mendebaldeko fatxadaren zati handiena ere harlanduxka gotikoz egina dago. Bertan, iparraldeko ganbarara sartzeko atea dago. Beheko solairuko erdian beste sarrera txikiago bat ere agertzen da. Gainera, fatxadan irregularki kokatuta, beste bost leiho txiki ikus daitezke.

[aldatu] Barnealdea

Barruan, eraikinaren egitura, atal bakarreko zurezko hamalau zutabek eusten dute. Zutabe hauek, beheko solairuko lurzoruan hasten dira harrizko zapaten gainean. Zutabeen egitura honek, barruko zurajea osatzen duten hainbat habe eta beso mihiztatu eusten ditu. Deskribatutako zonak, baserriaren oinplanoaren bi heren hartzen ditu. Harlanduxka gotikoko horma handi batek, goian deskribatutako zona eta gainerako zona bereizten ditu. Horma hau, oinplanoaren hego-ekialdean dago eta beste aldea hartzen duen etxebizitza-zona babesteko suhesi funtzioa betetzen du. Lehen solairuraino heltzen den beste horma bat, hau ere gotikoa, goian deskribatutakoarekiko elkarzut da, eta zurezko barruko egitura eta oinplanoko hego-mendebaldeko zona banatzen ditu. Zati honetan, XVIII. mendekan datatutako atalondo nagusia dago. Bertatik, hego-ekialdean dagoen etxebizitzako zonara sartzen da, burdina forjatuz egindako ate blindatu bat gurutzatuta.

ESKOZIA

Eskozia (ingeleraz eta Scotseraz Scotland; Eskoziako gaeleraz Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeena kokatzen dena da. Ingalaterra eta Galesekin batera Britainia Handiko Uhartea osatzen dute, Eskoziak lurralde honen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin mugatzen du, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Iparraldeko kanala eta Irlandako itsasoarekin. Eskoziar lurraldea 78.772 km2-tan hedatzen da eta bere biztanleria gutxi-gorabehera 5.116.900 biztanletakoa da, honek km2-ko 65 biztanleko dentsitatea ematen duelarik. Hiriburua Edinburgh da, aldiz hiririk handiena Glasgow, azken honen hiriguneak eskoziar biztanlegoaren %20a osatzen duelarik.