martes, 3 de noviembre de 2009

ITURBE HAUNDI BASERRIA

Iturbe Haundi Antzuolan dagoen baserria da, Lizarraga auzoko goialdean, erdi-mailako aldapan kokatua.

2006ko urtarrilaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Eduki-taula

[ezkutatu]

[aldatu] Ezaugarriak

Oinplano laukiko eraikina da, 25 m x 25 m, eta bi isurkiko zurezko estalkia du. Bizkarra, Hego-mendebaldeko fatxada nagusiarekiko elkarzuta du. Bi solairu eta ganbara ditu.

Fatxada nagusiaren beheko solairua harri-hormaz egina dago, eta ia erdian erdi puntuko bi arku dobelatu ditu. Lehen solairuan, zentratua ez dagoen armarri bat dago, eta bi aldeetara balkoi karelatua, leiho bat eta argizulo bat ditu harlanduz inguratuak. Bizkarra, pinoiaren erdian dagoen harlanduzko zutabe laukizuzen batek eusten du. Pinoi horren bi aldeetara irekita dago. Ipar-mendebaldeko fatxada ia osorik harlanduxka gotikoz egina dago, fatxada nagusiaren ondoan dagoen zati txiki bat izan ezik; zati hau harri-hormazkoa da. Fatxada horretan hiru gezileiho daude. Hego-ekialdeko fatxadaren zati bat harlanduxka gotikoz egina dago, eta beste bat harri-hormaz. Bertan, beheko solairuan, harlanduz inguratutako sei leiho-bao daude. Lehen solairuko eta ganbarako teilatupean zenbait leiho-bao daude. Ipar-mendebaldeko fatxadaren zati handiena ere harlanduxka gotikoz egina dago. Bertan, iparraldeko ganbarara sartzeko atea dago. Beheko solairuko erdian beste sarrera txikiago bat ere agertzen da. Gainera, fatxadan irregularki kokatuta, beste bost leiho txiki ikus daitezke.

[aldatu] Barnealdea

Barruan, eraikinaren egitura, atal bakarreko zurezko hamalau zutabek eusten dute. Zutabe hauek, beheko solairuko lurzoruan hasten dira harrizko zapaten gainean. Zutabeen egitura honek, barruko zurajea osatzen duten hainbat habe eta beso mihiztatu eusten ditu. Deskribatutako zonak, baserriaren oinplanoaren bi heren hartzen ditu. Harlanduxka gotikoko horma handi batek, goian deskribatutako zona eta gainerako zona bereizten ditu. Horma hau, oinplanoaren hego-ekialdean dago eta beste aldea hartzen duen etxebizitza-zona babesteko suhesi funtzioa betetzen du. Lehen solairuraino heltzen den beste horma bat, hau ere gotikoa, goian deskribatutakoarekiko elkarzut da, eta zurezko barruko egitura eta oinplanoko hego-mendebaldeko zona banatzen ditu. Zati honetan, XVIII. mendekan datatutako atalondo nagusia dago. Bertatik, hego-ekialdean dagoen etxebizitzako zonara sartzen da, burdina forjatuz egindako ate blindatu bat gurutzatuta.